Metallica (albuma)
Metallica (albuma) | |
---|---|
Metallicaren albuma | |
Egilea(k) | Metallica |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Metallica |
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Compact Disc Digital Audio (en) eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | heavy metala eta traditional heavy metal (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 62:31 minutu |
Diskoetxea | Elektra Records, Vertigo eta Universal Music Group |
Zatiak | 12 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Metallica's albums in chronological order (en) Metallica studio albums discography (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bob Rock (mul) |
metallica.com… | |
Metallica (baita The Black Album edo Disko Beltza ere deitua, diskoren azalean beltzaren nagusitasunarengatik) AEBetako Metallica heavy musika taldearen bosgarren albuma da. Elektra Records diskoetxearekin 1991ko abuztuaren 12an plazaratua, kopia gehien saldu dituen diskoa du Metallicak. Rolling Stone aldizkariak, 2003an, 252. kokatu zuen historiako 500 disko garrantzitsuenen artea.
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaleen artean hautsa astindu zuen Disko Beltzak. Nahiz eta kritikariek bai albuma bai taldea goretsi eta arrakasta komertziala izan, hainbat zale atsekabetuta eta haserretuta ere geratu ziren Metallicaren norabide berriaren aurren. Gehienen ustez, aurreko lehen 4 diskotako riff azkarrak eta eztarrizko oihuak joanda ziren. Nothing else matters gisako baladek taldearen bira komertziala erakusten zuten.
Hori dela eta, Metallicaren zaleak erdibituta agertu ziren. Alde batetik, "Holier Than Thou", "Through The Never", edo "The Struggle Within" kantetan heavyren ezaugarriak aldarrikatzen zituzten. Baina beste aldetik, kontrakoek adierazten zuten "Nothing Else Matters" edo "The Unforgiven" gisako baladak irabazpen komertzialari zuzenduta zeudela, aurreko underground zaleei baino.
Hala ere, Disko Beltzaren letrak pertsonalagoak ziren, hurrengo diskoetan gertatu zen bezala. "The God That Failed" (Huts egin zuen jainkoa) kantan, esaterako, James Hetfield abeslariak minbiziak eragindako amaren heriotza eta sendabidea hartzeko eragotzi zion Zientzia Kristaua jorratzen ditu.
Kanten zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Hetfieldek eta Lars Ulrichek idatzitakoak dira guztiak, bestela esan ezean.
- "Enter Sandman" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 5:32
- "Sad But True" – 5:26
- "Holier Than Thou" – 3:49
- "The Unforgiven" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 6:29
- "Wherever I May Roam" – 6:45
- "Don't Tread on Me" – 3:59
- "Through the Never" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 4:04
- "Nothing Else Matters" – 6:31
- "Of Wolf and Man" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 4:16
- "The God That Failed" – 5:05
- "My Friend of Misery" (James Hetfield, Jason Newsted, Lars Ulrich) – 6:47
- "The Struggle Within" – 3:51